Queer teoria

Queer teoria sexu-joera eta genero eta sexu-identitatea zalantzan jartzen dituen teoria da. Queer hitza ingelesez “arraro”, “bitxi”, “ez ohiko” esan nahi duen iraina da, eta jatorrian homosexualei irain egiteko erabiltzen bazen ere, gizartearen heterosexualitatea onartzen ez duten eta ezarritako generoak zalantzan jartzen dituztenek berreskuratu dute.

Queer teoriaren arabera sexu-orientazioa eta genero eta sexu-identitatea gizarte-eraikuntzaren ondorioa dira, eta beraz, ez dago biologikoki aurredeterminaturiko sexu-rol edo joerarik.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search